Mushkum taldeak 'Nire totem animalia' diskoa kaleratu dau
2018-04-24 11:10 MusikeaSoinu, irudi eta estilo barriak dakarz laukoak.
Mushkum taldeak bere bigarren lana argitaratu dau Nire totem animalia (Taupaka Alkartea) izenburupean. Disko honek taldearen esentzia naturala barruan hartzen badau be, soinu eta produkzinoan egitura barriak igarri daitekez. Taldean eragina izan daben musika estilo desbardinak bereganatu ditu laukoteak eta bere nortasun seinale bihurtu dira. Mugako rock akustikoa da Laudioko musikari honeena.
Nire totem animalia-k soinu eta irudiaren eboluzinoa dakar. Disko barri honetan, Nick Cave, Tom Waits, Leonard Cohen eta aurreko lanean be entzun daitekezan hainbat sortzaileren eraginak sumatzen dira, baina bilduma barrirako, soinu ortodoxo eta oldarkorragoak gehitu deutsiez, perkusino primitibo eta obsesiboak eta ahots zein koruetan, produkzino lan handiagoa nabaritu leiteke, lan hau abentura berezia bilakatuz.
Mushkum taldea 2016. urtean sortu eben Luis Vilek eta Juncal Altzugaraik. Proiektua idea bat izatetik zentzua eta forma hartzera pasau zan denporeagaz. Hasierako asmo horri Josean Valle piano jotzailea batu jakon, baita jantzearen mundutik datorren Amaya Monleón be. Azken honek Mushkumi perkusinoa gehitu deutso eta zuzenekoetan jantza performanceak inprobisetan ditu.
Diskoaren aurkezpen birea maiatzaren 13an hasiko da, arrastiko 19:30ean Amurrioko Burubio Kultura Alkartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!