Art After Dark bueltan da Guggenheim Museora

Bizkaie! 2018-04-20 13:24   Musikea

Musika elektronikoak eta arteak bat egingo dabe gaur, barikua.

Uda ostean hemen da Art After Dark. Irailaren 21ean, gaueko 22:00etan hasita, hurreratzen diranek goi mailako hiru artistaren doinuak, musika-aukeraketak eta nahasketak entzun ahal izango ditue, Bilboko Guggenheim Museoko artelanak ikusten dituen bitartean.

Ohiko moduan, euskal sortzaile baten emonaldiagaz hasiko da Art After Dark. Asier Balzak 15 urte baino gehiago daroaz inguruko agertokietan musikea ipinten. Arrasateko eta Bergarako hiru aretotan disko-jartzaile finkoa izan zan luzaroan eta irratian be ibilia da. Kogollo Party Krew kolektiboaren sortzaileetako bat eta Bergarako Elektronika Topaketa (BET) jaialdiaren arduraduna be bada. House musikea da Balzaren abiapuntua, baina ambient/downtemp eta tecno leunagoaren arteko estiloen artean be ibilten da.

Balzaren ostean, Errusiatik etorritako Dimitri Veimar-ek hartuko dau Bilboko Guggenheim Museoko oholtzea. Acid house musikea sortzen dau, tecno cool eta harro ikutuakaz. Daniel Averyren Water Jump kantuari egindako nahasketearen bitartez egin zan ezagun Dimitri Veimar. Jatorrizko zati barik produzidu eban, eta piezearen egilea berehala liluratu eban errepikapen berezi bategaz. Dark, raw-dog electro eta breakbeat estiloen barruan sartzen dan musikea produziduten dau.

Amaitzeko, Miamiko artista bat, Danny Daze entzun ahal izango dabe Art After Darkera doazanek. Hamalau urte zituala hasi zan ezkontza eta bestelako ekitaldietan DJ, eta lan horretako irabaziak rave-etarako binilozko diskoak erosteko bideratzen zituan. 2004an ekin eutsan bere abestiak produziduteari eta Omniamm zigilua sortu eban. Ikuspegi arriskutsu eta punka da Dazeren ezaugarria: askatasunari eta esperimentazinoari emoten deutse lehentasuna, entzuleen erantzun onaren ganetik. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu