Anita Parker, Muskulo eta Pet Fennet 'Artistas en Ruta' zirkuituan
2018-04-18 11:01 MusikeaIrailetik abendura hartuko dabe parte euskal talde honeek.
Zuzeneko emonaldiak hartzen dituen lokalakaz alkarlanean antolatzen da Artistas en Ruta egitasmoa, AIE artisten alkartea bultzatzaile nagusi dala. Urtero ziklo bi egoten dira, bakotxa sei hilekoa. Aukeratutako musika taldeek Espainiako txoko ugaritan joteko aukerea izaten dabe, izan be, programearen helburu nagusia zuzeneko musikea bultzatzea da.
Talde pilo bat aukeratzen ditue seihileko bakotxean eta euskal ordezkaritzea egon daiten, Etxepare Institutuak be parte hartzen dau epaimahaian. Aurtengo 2018ko bigarren ziklorako, hiru euskal talde aukeratu ditue: Muskulu, Anita Parker eta Pet Fennet. Honeek irailetik abendura hartuko dabe parte Aristas en Ruta egitasmoan.
Anita Parker jentea jantzan jarteko jaio zan igaz. Laukotea euskal musikearen panoraman ohiko estiloetatik urrun dago, elektro-swing-a da berea. Gose taldeko Iñaki Bengoa eta Jon Zubiaga Osoronek jarri eben martxan taldea. Hasieran, Goserako musikea sortzen eben, baina Arrasateko hirukoteak aurrera egiten ez ebala ikusita, musikari biek euren bidea hartzea erabagi eben eta Ane Martínez, Zango taldean ibilitakoagaz eta Skalariak taldeko musikari ohi Olatz Anduezagaz batera, izena eta abizena dauen taldea sortu eben.
Bestetik, Pet Fennec orain dala zazpi urte sortutako pop-indie estiloko taldea da. Urko Eizmendi donostiarraren proiektua da eta 1960 eta 1970eko hamarkadetako melodien antza daben abestiak kantetan ditue ingelesez.
Azken buruan, Muskulo taldea Oiartzunen sortu zan eta jazz esperimentala da argitaratu dituan Triku bat errepidean eta Lau diskoen oinarria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!