'Izaki bizidun berriak' diskoa plazaratu dau Mikel Urakenek
2018-04-13 10:30 MusikeaBilboko musikariak David Tobal bateria jotzailea eta Gorka Pardo baxu jotzaileagaz grabau dau lana.
Mikel Urakenen bigarren lana da Izaki bizidun berriak. Orain dala hiru urte plazaratu eban lehena Neguaren ostean izenpean, bakarlari moduan ondu eban disko ha. Oraingoan barriz, Santutxuko musikaria ez dator bakarrik, David Tobal bateria jotzailea eta Gorka Pardo baxu-jotzailea izan ditu alboan diskoa grabatzerako orduan.
Izaki bizidun berriak bizirik irauteko eta biziteko modu barriak dira Urakenentzat. Zortzi kantuk osotuten dabe bilduma barria, danak post-hardcore eta noise-rock doinuez jantzita.
Aurreko lanaren ñabardurak ditu Izaki bizidun berriak-ek, baina atzean talde lana dagoala nabari da, erritmo sendoakaz eta ahots personalagaz. Aiert Goenagak, Gotzon Barandiaranek eta Gorka Erostarbek berbak idazten parte hartu dabe eta Ander Barriuso teknikariaren gidaritzapean grabau dabe diskoa Garate estudioetan.
Diskoaren aurkezpen kontzertua apirilaren 14an, zapatua, Balmasedako Herriko Tabernan izango dau Urakenek. Hilaren 19an barriz, Bilboko Kafe Antzokian joko dau taldeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!