Bilbao BBK Live urira bajatuko da

Bizkaie! 2018-04-12 08:23   Musikea

Kobetamendiko jaialdiaren osogarri, hiru ekitaldi berezi antolatu ditue: Night + Day, Urian eta Bereziak.

Hirian ekimeneko kontzertu bat, igazko edizinoan | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Udalak ohar baten adierazo dauenez, musikeak baino ez dau lortzen mendia urira eroatea. Normalean mendian, Kobetamendin, entzuten dan musikearen zati bat, behinik behin, uriko kaleetan be disfrutau ahal izango da aurten, Bilbao BBK Live-ko antolatzaileek iragarritako proposamen hirukotxari esker. Danetara, 50 talde eta jarduera inguru izango dira, uriko asfaltoan.

Night + Day izenekoa da hiru proposamen horreetako bat, aurtengo egitarauko barritasun nagusia. Garagarrilaren 6tik 11ra egingo dabe, The XX talde ospetsua komisario eta arduradun dala. BBK Live jaialdiko kartelburuetako bat da The XX eta jarduera kulturalez betetako egunak eroango ditu Bilbora. Egitarau zehatzaren barri aurrerago emongo dabe.

Garagarrilerako asko falta danez, bihar, barikua, Night + Day egitasmoagaz lotutako ekitaldi bat egongo da Kafe Antzokian: Young Turks Night dalakoan, DJak eta musikea entzungai izango dira goizaldean.

Urian da Bilbao BBK Live urira hurreratzeko beste ekimenetako bat. Bilbo Zaharreko espiritu artistiko, barritzaile eta esperimentatzailea nabarmentzeko egitarau berezia izango da. Maiatzaren 26an, dobako kontzertu ugari egongo dira auzoan, freskoak, erakargarriak eta gaurkotasunezkoak, Udalaren arabera, Aneguria, Astola & Ratón, Audience, Billy Boom Band, Brisa Fenoy, Daniel Kyo, Dave P, El_txef_a, Flamingo Tours, Hidrogenesse, Javiera Mena eta beste batzuk hurretik ikusteko aukerea egongo da.

Bestetik, Maiatzaren 2a kaleanazokea egingo dabe, musikeari eskainia, eta X. Diskoaren Nazinoarteko Azokea be izango dabe zaleek.

Azkenik, Bilbao BBK Live Bereziak programearen barruan, Bilboko hainbat gunetan kontzertuak programau ditue. Aurreko urteetako erantzun ona ikusita, aurten agertoki bi gehiago egongo dira: Isozaki torreen ibguruetan eta San Mamesen kanpoaldean. Zuzeneko kontzertuok BBK Live jaialdia egingo daben egunetan izango dira, hau da, garagarrilaren 12, 13 eta 14an. Orain arte baieztautako taldeen artean dagoz D’Valentina, Gengahr, Grises, Joe Crepúsculo, Meute, Neuman, Parquet Courts, Polock, Rural Zombies, Triángulo De Amor Bizarro, Venturi eta Yawners.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa