'Luis Ortiz Alfauren mendea' argitaratu dau Ander Izagirrek
2018-04-09 13:19 KultureaGerra Zibileko eta diktadurako bizipenak dakarz liburuak, eta 2017an gaztelaniaz ateratakoaren itzulpena da.
Luis Ortiz Alfau bilbotarrak ehun urte bete zituan 2016an, eta horren atxakian El siglo de Luis Ortiz Alfau idatzi eban Ander Izagirre kazetari eta idazleak. 2017ko urtarrilean plazaratu eban liburua Eusko Jaurlaritzeak, Memoriak bildumearen barruan. Orain kaleratu barri dauen euskerazko bersinoa be Jaurlaritzearen ekimenez dator.
Euskal memoria historikoa berreskuratzeko helburua dauen bildumarako biografia aproposa da Ortiz Alfaurena: Gerra Zibilean gudari izan zan, Gernikako bondardaketea ikusi eban, Intxortako batailan parte hartu... Aurrerago, Francoren aldekoek preso hartu eta kontzentrazino-eremuetan eta lan behartuetan egon zan. Ondoren, diktadurearen sasoi ilunak pasau zituan.
Ander Izagirre autoreak gaztelaniazko bersinoaren aurkezpenean adierazo ebanez, azken 80 urteotako gure historiaren funtsezko momentu guztietan egon zan Ortiz Alfau. Haren ibilerek pelikula bat egiteko beste emoten dabe ia.
Hortaz, Luis Ortiz Alfauren mendea-k gure historiaren testigantzea emoten dau, jazoera garrantzitsuak lehenengo personan bizi izan zituan lekuko baten bidez. Ahaztuta geratu diran hainbat datu be ezagutuko ditu irakurleak, esate baterako, Deustuko Unibersidadearen egoitzea kontzentrazino-eremu izan zala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!