My Bloody Valentine eta King Gizzard & The Lizard Wizard BBK Liven
2018-04-09 12:09 MusikeaBad Sounds eta eMe taldeak be izango dira Bilboko jaialdian.
Pasa dan zezeilean emon eben antolatzaileek Bilbao BBK Live jaialdiko kartela zarratutzat, baina azken orduko ezustekoa emon nahi izan dabe eta iragarrita egoan taldeen zerrenda luzean My Bloody Valentine, King Gizzard & The Lizard Wizard, Bad Sounds eta eMe gehitu ditue.
My Bloody Valentine eta King Gizzard & The Lizard Wizard dira azken talde horreetatik nabarmenenak. Lehenak 80ko hamarkadan emon eutson hasierea bere indie rock estiloko ibilbideari, Dublinen. Eurena da Loveless lan arrakastatsua. Hogeita bi urteko isilunearen ostean, 2007an barriro alkartu zan taldea eta grabetan ibili ondoren, BBK Live jaialdian kaleratu barri daben diskoko kantuak entzuteko aukerea egongo da.
Bestetik, Australiako King Gizzard & The Lizard Wizard taldearen estiloa rock psikodelikoa da, igazko bagilean Nonagon Infinity izeneko diskoa kaleratu eben. Bederatzi kantuz osotutako lana da, neo-punk estilokoak danak.
Bilbao BBK Live garagarrilaren 12tik 14ra egingo da aurten eta aurretik talde honeek iragarrita egon dira Kobetamendin joteko: Florence and the Machine, Gorillaz, The XX, Childish Gambino, Cigarettes After Sex, Friendly Fires, Hot Chip Megamix, Mount Kimbie, Gaz Coombes, Porches, Fat White Family, Sophie, Let's Eat Grandma, Meute, María Arnal i Marcel Bagés, Bad Gyal, Iseo & Dodosound, Neuman, Bejo, Gengahr, Nilüfer Yanya, Anteros, Morgan, Ed is Dead, Joe La Reina, Las Odio, Rural Zombies, Nunatak, The Zephyr Bones, Greenclass, Lukiek eta Pet Fennec.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!