'Gurean zer berri? Zaharrak berri' saileko bigarren liburua kalean da

Bizkaie! 2018-03-26 10:19   Kulturea

Apuntes de etnografía / Basque ethnography at a glance blogeko etnografiako testuen bildumea da.

Labayru Fundazinoak azaldu dauenez, Gurean zer berri? Zaharrak berri saileko bigarren liburua, azken urteari jagokona, kalean da. Astero etnografiagaz lotutako post bat plazaratzen dabe Apuntes de etnografía / Basque ethnography at a glance izeneko interneteko blogean, ingelesez eta gaztelaniaz. Horko dozena bat testu aukeratu ditue, eta papelean argitaratzeko atondu, euskerazko itzulpen eta guzti.

Euskal etnografiaren inguruko gai ugari lantzen dira argitalpen barrian. Euskal Herriko Atlas Etnografikoan agiri dan informazinoa zabaltzen da blogean gehienbat. Hortaz, corpus zabal eta aberatsa dauka atzean, Labayruk azpimarratu dauenez.

Liburua bera, Gurean zer berri? Zaharrak berri 2 izenburuduna, 83 orriko argitalpena da, saileko bigarrena, igaz beste bilduma bat plazaratu ebelako. Atlas Etnografikoko informazino oparoa era dibulgatiboan emoten da hor. Azken baten, Labayru Fundazinoak eta haren gidaritzapeko Etniker taldeek etnografiaren arloan egiten daben lana ikusteko leihoa dira bloga eta liburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu