Olatz Salvadorrek bakarkako lehen diskoa argitaratu dau

Bizkaie! 2018-03-26 07:57   Musikea

Zintzilik izeneko lana Mauka Musikagintzaren Airaka zigilu barriaren eskutik dator.

Eskutik oratuta egin dabe jauzia Olatz Salvadorren Zintzilik diskoak eta Mauka Musikagintzaren Airaka zigiluak euskal kulturearen mundura.

Skakeitan taldeagaz egin zan ezagun musikari donostiarra, teklatua joten eban bertan. Orain dala lau urte, barriz, abestiak sortzen hasi zan eta gitarrearen laguntzinoagaz, bakarkako ibilbideari ekin eutson, zuzenekoren bat be eskainiz. Orain, sortutako pieza guzti horreek Zintzilik diskora batu ditu. Danetara, bederatzi abesti ondu ditu Julen Idigoras (bateria), Jagoba Salvador (baxua) eta Borja Anton (gitarra) musikarien laguntzinoagaz.

Kantu gehienak Gaztain estudioetan grabau ditu, bat kenduta, Kulunka, Salvadorrek Oiartzungo Mecca estudioetan grabau eban bere aita Eduardo eta osaba Iñaki Salvadorregaz.

Beste kolaborazinoetarako lekua be izan da grabazino saioetan: Izaki Gardenak taldeko Jon Basaguren eta Glaukoma taldeko Juantxo Arakama abeslariak, eta Maria Bustos txelo jotzailea.

Salvadorrek Airaka zigilu barriagaz kaleratu dau Zintzilik lana. Diskoetxe honetan, musikari donostiarrarena be euren lehen lana da. Musikagintzearen alorrean lan egiten dauen Maukaren adar bat izateko jaio da Airaka, eta arduradunek dinoenez, musikari bereziei zuzenduta egongo da, Mauka-n lekurik ez daben tadeei egingo deutsie lekua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu