'Errementari', Bruselako Fantasiazko Nazinoarteko Jaialdian

Bizkaie! 2018-03-23 11:28   Zinemea

Film luze onenaren Zidarrezko Méliès sarirako hautagaien artean dago Paul Urkijok zuzendutako lana.

Euskal Herriko zinema-aretoetan bere ibilbidea egiten dabilen bitartean, Errementari filma gure mugetatik kanpo be bidea egiten dabil eta Bruselako Fantasiazko Nazinoarteko jaialdian parte hartuko dau. Bertan, Film luze onenaren Zidarrezko Méliès sarirako hautagaien artean dago. Lantaldeak dinoanez, Europako Film Fantastiko Onena izentatzen dauen saria da honakoa.

Datorren apirilaren 14an ikusi ahal izango da pelikulea Bruselako jaialdian. Aurretik Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen astean eta Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Nazinoarteko Jaialdian be parte hartu dau filmak. Errementari Espainiara, Frantziara eta Erresuma Batura heldu da aurkeztu ebenetik.

Patxi Errementariaren istorioan oinarritu da Paul Urkijo gasteiztarra Errementari pantaila handira eroateko. Era horretako istorio fantastiko eta misteriotsu bat euskeraz sortu izana barritasuna da eta horrek ikusmina eragin dau zinemazaleen artean. Ganera, bai istorioak berak eta bai aktoreen lanak be kritika bikainak izan ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu