Michael Snow artistearen lau obra heldu dira Guggenheim Museora
2018-03-23 08:28 KultureaZirkuitu itxia erakusketea garagarrilaren 1era arte ikusi ahal izango da.
Bilboko Guggenheim Museoko Film & Video aretoko 2018ko programazinoa Michael Snow artista kanadar beteranoaren erakusketeak zabalduko dau. Bideoartea, zinema esperimentala, pinturea, argazkilaritzea, eskulturea eta musikea lantzen ditu Snowk eta horregaitik, disziplina anitzeko artistatzat aurkeztu dabe Guggenheimeko arduradunek.
1960ko hamarkadatik zinema esperimentalaren garapenean funtsezko figurea izan da Snow, ikus-entzunezko baliabideak beste adierazpide artistiko batzukaz buztartzeko egindako ahaleginagaitik. Bilbon aurkeztu barri dauen Zirkuitu itxia erakusketan lau pieza dagoz ikusgai, munduko irudikapen bisualeko sistemen inguruan gogoetea egiteko sortuak.
Filmaren materialtasunak (denporea, soinua, kolorea eta argitasuna) bertan agertzen diran irudiek besteko garrantzia daukala uste dau Snow-k. Horregaitik, argi eta denporadun eskultura legez ulertzen dau artisteak zinemea, eta, aldi berean, ikuspegia eurenganatu, desbideratu edo blokeetan daben objektuak egiten ditu.
Aukeratutako lau piezak askotariko formatuetan eginda dagoz eta danetan nabarmentzen da irudia filmaren ganetik. Obretako bi aluminioz, plastikoz eta altzairuz eginda dagoz, baina mobikorrak diranez, euren barruko elementuen ikuspegia aldatu egiten da. Beste obra biak bideoak dira.
Erakusketea Film & Video aretoan egongo da garagarrilaren 1era arte. Komisarioa Manuel Cirauqui da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!