Zortzi euskal konpainia hautatu ditue Max Sarietarako

Bizkaie! 2018-03-22 12:30   Kulturea

Markeliñe, Ertza eta Kukai Dantza dira zerrendan dagozan taldeetako batzuk.

Jantza ikuskizun onenaren saria irabazi eban Kukai taldearen 'Oskara'-k igaz | Ikusi handiago | Argazki originala

21. Max Arte Eszenikoen Sarien antolakuntza batzordeak aurten lehian diran hemeretzi kategorietarako hautagaiak ezagutzera emon ditu. Urtero legez, SGAE Fundazinoak atontzen ditu sariok, Estadu mailan antzerki eta jantzan ibilten diran profesionalen talentuari bultzadea emoteko eta momentuko ikuskizunak sustatzeko asmoz.

Danetara, 88 ikuskizun hautatu ditue, horreetatik hamaika euskal produkzino dagoz zerrendan, zortzi euskal konpainia eta hamabi sortzaile: Kulunka, Vaivén Producciones, Proyecto Larrua, Ertza, Kukai, Tartean, Teatro Paraíso eta Markeliñe (azken honek 3 lan dakarz). Hautatutako euskal sortzaileak, bestalde, honeek dira: Garbiñe Insausti, José Ramón Martínez, Borja Ortiz, Patxo Telleria, Mikel Gurrea, Iñaki Salvador, Jon Maya, Asier Zabaleta, Mireia Gabilondo, Iñaki Rikarte, Fernando Bernués eta Ikerne Jiménez.

Honeek dira izentau dituen euskal ikuskizunak:

- Antzerki ikuskizun onena: Treblinkarako azken trena (Vaivén Producciones) eta Solitudes (Kulunka).

- Jantza ikuskizun onena: Baserri (Proyecto Larrua) eta Hariak (Ertza).

- Musika ikuskizun onena: Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa (Tartean Teatroa).

- Kale ikuskizun onena: Andante eta Crusoe (Markeliñe), Meeting point (Ertza) eta Topa (Kukai Dantza eta Brodas Bros).

- Umeentzako ikuskizun onena: Euria (Markeliñe).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu