Gatom raperoa disko barriagaz dator

Bizkaie! 2018-03-20 12:03   Musikea

2016ako Kostako Vibes diskoaren jarraipena da aurkeztu dauen lana.

Rap eta reggae doinuak buztartu ditu Gatom rapero bermeotarrak Kostako Vibes – Binomio diskoan. Hamaika abestiz osotu dau lana Taupaka argitaletxeagaz. Lan hau, abeslariak 2016. urte amaieran aurkeztu eban Kostako Vibes diskoaren bigarren atala da, b aldea, hain zuzen be eta jendartean islatzen dan binomio edo dualidadeari erreferentzia egiten deutso.

Lan barri honetan, hainbat sortzaileren kolaborazinoak izan ditu. Gatomeren ustez, diskoa tristura eta iluntasunetik, alaitasunerako bidaia bat da.

Musikearen munduan, 2010. urtean emon zituan bere lehenengo pausuak Bermeoko raperoak eta ordutik hona hainbat proiektu sortu ditu euskeraz eta gaztelaniaz. Urte horren amaieran, lehenengo maketea kaleratu eban.

2014an, barriz, autoprodukzinoaren aldeko apustua egin eta Dj Akabaren laguntzinoagaz, Esnea hil gazta tiro pun diskoa kaleratu eban. 2015ean ikusi eban argia lan honek.

Orain dala urte bi, Gatomek estilo aldaketea egin eban eta rap eta reggae doinuak lantzen hasi zan. Handik eta hilebete batzuetara, Kostako Vibes plazaratu eban, oraingo disko honen aurrekaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu