Guggenheim Museoa, Global Fine Art Awards sarietan irabazle
2018-03-20 08:16 KultureaEspresionismo abstraktuaren inguruko erakusketea nabarmendu dabe New Yorken.
Londresko Royal Academy of Arts erakundeagaz batera antolatu eban Bilboko Guggenheim Museoak Espresionismo Abstraktua izeneko erakusketea, 2017ko zezeiletik bagilera. Museoaren bigarren solairu osoa hartu eban eta ia 360.000 bisitari joan ziran.
Gerraosteko abangoardia barriak ezagutzera emoteko ahalegin horrek saria izan dau, Global Fine Art Awards sariketa entzutetsuan. Mundu guztiko museo eta erakusketa onenak aukeratzen ditue bertan eta martiaren 8an laugarren edizinoa ospatu eben New Yorken. Artea erabiliz ikastea, unibersoan oreka hobea lortzeko, da sariketearen helburua, antolatzaileen arabera.
Guggenheim Museoak berak ohar baten bidez jakitera emon dauenez, Global Fine Art Awards-etan sari bat emon deutsie, Gerraosteko arteari edo arte garaikideari buruzko talde-erakusketa onenaren atalean hain zuzen be. Bilboko museoak Londresko Royal Academy of Arts-egaz partekatu dau saria, Espresionismo Abstraktua erakusketearen antolatzaile biak izan ziran eta.
Lorpen handia da hori, izan be, 2017ko edizinoan, 2.000 erakusketa izan ziran hautagai eta horreetatik 85 baino ez zituen nabarmendu, 13 kategoriatan. Sarituen zerrendea, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!