Garbiñe Ubeda da Idazleen Alkarteko lehendakari barria
2018-03-19 08:52 KultureaLau urterako hartu dau kargua.
Euskal Idazleen Alkarteak asteburuan Bilbon egindako Batzar Nagusiak ekarritako nobedade nagusia lehendakari aldaketea da. Aurrerantzean, Garbiñe Ubedak beteko dau kargu hori, Jasone Osorori lekukoa hartuta. Batzarrean aho batez erabagi dabenez, hurrengo lau urteotan egongo da Ubeda postu horretan.
Garbiñe Ubeda (Tolosa, 1967) idazle ez eze kazetaria eta dizeinatzailea be bada. Euskerazko komunikabide askotan lan egin dau. Literatureari jagokonez, 1995ean argitaratu eban lehenengo liburua: Negu Gorriak taldeak Europan egindako birearen kronikea. Mila ezker saiakerea be idatzi eban. Augustin Zubikarai sariari esker, Hobe isilik nobelea plazaratu eban 2013an.
Ganera, Euskal Idazleen Alkartearen zuzendaritzan beste hiru kide barri sartzea onartu dabe: Nora Arbelbide, Ana Galarraga eta Peru Iparragirre. Batzar Nagusia, beste gai ugari be jorratu ditue, esate baterako hurrengo urteetarako egitasmoak eta idazle gazteak batzeko ekimena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!