Berri Txarrak taldeak hamar mila lagun batuko ditu Bizkaia Arenan

Bizkaie! 2018-03-16 11:16   Musikea

Infrasoinuak diskoa aukeztuko dau hirukoak.

Galder Izagirre, David Gonzalez eta Gorka Urbizu | Ikusi handiago | Argazki originala

Dana prest dago jada Berri Txarrak taldeak, bihar, zapatua, hilak 17, Barakaldoko BEC erakustazokan eskainiko dauen kontzerturako. Dagoeneko 10.000 mila sarrera baino gehiago saldu ditue eta hori ardura handiagaz hartu dau hirukoak. Sarrera gitxi batzuk oraindik salgai dagoz hemen.

Biharko zuzenekoan Infrasoinuak disko barria aukeztuko dabe Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta David Gonzalezek eta horretarako kontzertu berezia egingo dabela iragarri dabe, izan be, Euskal Herrian lehenengoz igongo dira oholtzara lan barria argitaratu ebenetik.

Aurretik kontinente bitan eta bost herrialdetan ibili dira lan barria lau haizetara zabaltzen eta hirukoak dinoanez, bira horrek bildumako hamar kantuak ondo lantzeko aukerea eskaini deutso taldeari.

BEC-eko zuzenekoaren muina abestiak izango dirala aurreratu dabe hiru musikariek. Kontuak kontu,  200 persona baino gehiago egongo dira lanean biharko emonaldia berezia izan daiten, 150 argi aparatu jarriko ditue martxan, pantaila erraldoi bi eta 25.000 watt soinu. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu