Maketa Lehiaketea antolatu dau Trikitixa Alkarteak
2018-03-13 09:49 MusikeaTrikitilari gazteen lana bultzatzea da asmoa.
Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak Maketa lehiaketea antolatu eban 2017an, 25 urtetik beherako sortzaileei zuzenduta. Aurkeztutako abesti onenakaz Haziak diskoa plazaratu eben Durangoko Azokarako. Lehenengo deialdi haren erantzun ona ikusita, 2018an bigarren edizinoa martxan ipintea erabagi dabe.
Igazko moduan, aurten be 25 urtetik beherako trikitilariek parte hartu leikie, hau da, 1993an edo geroago jaiotakoek. Talde edo bakarlari bakotxak zenbatgura pieza aurkeztu leikez, baina diskorako bakarra aukeratuko dabe gehienez.
Estiloari jagokonez, abestiek ez dabe zertan trikitixa tradizionalari lotuak egon, bestelako tresnak be sartu leitekez; hori bai, trikitixea edo panderoa agertu behar dira derrigorrez. Ganera, kantek berbarik izatekotan, euskeraz izatea nahitaezkoa da.
Parte hartzeko prest dagozan taldeek maiatzaren 14ra arteko epea dabe euren sorkuntzak bideoan grabau eta trikitixa@trikitixa.eus helbidera bialtzeko. Maiatzaren 31n emongo dabe epaimahaiaren ebatziaren barri.
Trikitixa Alkartearen asmoa da hamar abesti aukeratu eta CD batera batzea, 2017ko Haziak lanean egin eben legez. Ganera, lehiaketeak irabazle nagusi bat izango dau, eta bideoklipa grabetako aukerea emongo deutsie.
Lehiaketearen oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!