Danimarka, Errusia, Espainia eta Alemaniako bandak Getxoko Jazzaldiko talde lehiaketan

Bizkaie! 2018-03-09 12:20   Musikea

Danetara, 64 talde aurkeztu dira eta epaimahaiak lau finalista aukeratu ditu.

Malstrom, 2017ko irabazlea (argazkia: Getxo Jazz) | Ikusi handiago | Argazki originala

Jazzaren munduko izar handiek hartzen dabe parte Getxo Jazzaldian, baina hasten dagozan talde gazteentzako lekua be egoten da. Aurreko urteetan legez, 42. Getxoko Jazzaldiak lau banda hasibarriren emonaldiak antolatuko ditu, talde lehiaketearen barruan. Mundu guztiko 20 herrialdetako 64 hautagairen artean aukeratu behar izan ditu epaimahaiak aurtengo lau finalistak.

Anders Fjeldsted Sextet (Danimarka), Bilderband (Alemania), Rostov Jazz Quartet (Errusia) eta Pepe Zaragoza Quintet (Espainia) dira aukeratutako taldeak. Jazzaldiaren barruan, garagarrilaren 4tik 7ra bitartean joko dabe Getxon, bakotxak egun baten.

Finalista izateagaitik, Getxoko Jazzaldiko antolakuntzeak 1.000 eta 2.000 euro bitarteko laguntzinoak emongo deutsez lau taldeei, euren gastuak pagetako. Bandetako kide guztien egonaldia be antolatzaileen esku egongo da.

Irabazleek 4.300 euro jasoko ditu eta disko bat grabau ahal izango dabe zuzenean. Bigarren sariari 1.800 euro jagokoz eta, bestetik, bakarlaririk onenak 900 euro irabaziko ditu. Sariez gan, irabazleek Lovainako B-Jazz eta Eivissa Jazz jaialdietan parte hartuko dabe, Getxo Jazzek horreekaz biekaz dauen akordioari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu