Suaia-k 'Legez Kanpo Dantzan' diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2018-03-02 11:16   Musikea

Berak sortutako lau abesti eta lau bersino dakarz lan barriak.

Mundua salgai izan zan Suaia-ren lehenengo diskoa eta, harrezkero, Piztu! Mixtape eta single batzuk kaleratu ditu. Hurrengo proiektuak, Legez Kanpo Dantzan izeneko EPak, egunotan ikusi dau argia, Taupaka alkartearen babespean. Sound system-era zuzendutako diskoa dala dinoe Taupakakoek, reggae-dub eta stepperretik ragga-jungle-era doazen doinuek osotutakoa.

Suaiaren esanetan, askatasun murrizketak eta errepresinoaren garaia bizi dogu, zentsura eta jazarpen ideologikoarena. Horregaitik, sound systemak transmitiduten dituan baloreak omendu nahi izan dodaz, hau da, askatasuna eta autogestinoa. Era berean, autogestinoaren bitartez espazioak eraldatu eta askatzen dituen personak be omendu nahi izan ditu.

Disko barriko bersinoen artean, Piztu! Mixtape diskoko hiru abestirenak dagoz, horreetako bakotxa erremix edo dub bersinoagaz. Kanta barrien artean, Eduardo Galeano idazlearen testu baten oinarritutako Ez zait inporta dago.

Azken buruan, Hemen eta orain kantearen bideoklipa be plazaratu dau Suaiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu