Anton Abbadiaren ahotsa hartuko dau Txomin Heguyk

Bizkaie! 2018-02-28 12:32   Kulturea

Loraldiak Lore Jokoen aitzindaria gogoratuko dau martiaren 7an.

Aurkezpena Arriaga antzokian (argazkia: Loraldia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Loraldiak bere edizino guztietan omentzen dau Anton Abbadia XIX. mendeko euskaltzalea eta Lore Jokoen bultzatzailea. Aurtengo hitzordua berezia izango da, Abbadia ez eze, Aitor Mazo aktorea be gogoan hartuko dabelako: Lehenengo Loraldian Abbadiaren rola jokatu eban Mazok, baina handik aste batzuetara ezustean hil zan.

Hortaz, omenaldi bikotxa da martiaren 7ko Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara ikuskizuna. 2015ean Aitor Mazok antzeztutako pasarteak barriro eroango ditu oholtzara Txomin Heguyk, musikarien laguntzinoagaz. Xabi Zeberio, Mixel Ducau eta Alaia Philips-Ducau dira aktore lapurtarraren alboan egongo diran musikariak.

Heguyk antzeztuko dauen gidoia Patxo Telleriak idatzi eban, Aitor Mazoren ikuskizunerako. Oier Guillanek moldaketa batzuk egin deutsaz. Anton Abbadiaren bizitzearen gorabeherak kontetan ditu: Dublinen jaio zan, munduko hainbat lekutara bidaiak egin zituan eta, azkenik, Euskal Herriaz maiteminduta, Hendaiako gazteluan bizi izan zan.

Formatu txikiko bakarrizketea danez, aktorea, musikariak eta publikoa espazio berean egongo dira. Chimères Antzerki Taldeak eta Metrokoadroka konpainiak produzidu dabe, Loraldiagaz alkarlanean.

Bilboko Arriaga antzokian antzeztuko dabe Anton Abbadia, Dublinetik Hendaiara, martiaren 7an. Saio bi egongo dira, 19:00etan eta 20:30ean. Bigarrenerako sarrerak agortuta dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu