Bost hautagai, 111 Akademiaren saria irabazteko

Bizkaie! 2018-02-27 12:26   Kulturea

Alaine Agirre, Maddi Zubeldia, Alberto Ladron Arana, Uxue Alberdi eta Iñigo Urdinagaren liburu bana dagoz zerrendan.

Kirmen Uribe 2016ko edizinoko sari banaketan. Haren 'Elkarrekin esnatzeko ordua' izan zan irabazlea (argazkia: 111 Akademia) | Ikusi handiago | Argazki originala

2017ko libururik gogokoena aukeratzeari ekin deutso 111 Akademiak. Lehenengo bozketa txandea amaituta, saria irabazteko bost finalistak zeintzuk diran jakitera emon dau. Laurogeita hiru akademiakidek emon dabe euren eretxia txanda horretan. Boto gehien jaso daben bost lanak honeek dira:

- Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (Alaine Agirre).

- Deserria haurtzaro (Maddi Zubeldia).

- Jainkoen zigorra (Alberto Ladron Arana).

- Jenisjoplin (Uxue Alberdi).

- Surflaria eta paradisua (Iñigo Urdinaga).

Hortaz, orain bigarren bozketa txandea zabaldu dau 111 Akademiak. Bertako bazkideek bost hautagaietako baten aldeko botoa bialdu beharko dabe martiaren 15a orduko. Parte-hartzea lehenengo itzulian baino handiagoa izango dala uste dabe antolatzaileek, txandek aurrera egin ahala Akademiako kideak gero eta gehiago animetan dira eta.

Bigarren itzuli honetan, lanen batek botoen % 40 edo gehiago eskuratu ezkero, zuzenean horixe izentauko leukie 2017ko irabazle. Bestela, hirugarren txandako botazinoa zabalduko litzateke.

Apirilaren azkenetan emongo dau 111 Akademiak aurtengo irabazlearen barri. Sari-banaketea maiatzean egiteko asmoa dabe, Andoainen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu