Berbaldi musikalen zikloa edegiko dabe Getxon

Bizkaie! 2018-02-23 10:40   Musikea

Martiaren 2tik 23ra izango dira saioak Aretako Andrés Isasi Musika Eskolan.

Orkestra sinfonikoaren bilakaera historikoa izenpean, Getxoko berbaldi musikalen zikloa datorren martiaren 2an, barikuan, abiatuko da. Jose María Bretos getxoztarrak gidatuko ditu saio guztiak Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Bretos Akustikea eta organologia eta Akustika musikala gaien irakaslea da Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian. 

Zikloa edade guztietako publikoari zuzenduta dago, eta hizlariak adierazo dauenez, egitasmoaren helburua da modu dibulgatibo baten azaltzea zelan garatu dan Orkestra Sinfonikoa: antxinako aurrekariak XIX. mendean eta azkeneko barrikuntzak.

Martiaren 2an emongo deutsie hasierea zikloari Antecedentes desde la Antigüedad hasta el Renacimiento gaiagaz. Hil horren 9an, barriz,  Bretosek honakoa aztertuko dau: Conformación de la orquesta sinfónica en el s. XVII eta 16an, El modelo clásico de orquesta sinfónica del s. XVIII.

Zikloa martiaren 23an amaituko da honako analisiagaz: Innovaciones a partir del s. XIX.

Berbaldi guztiak barikuetan egingo ditue, 18:30ean, eta sarrerearen prezioa 3 eurokoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu