Bizkaiko Bertsozale Alkartearen Batzar Nagusia zapatuan

Bizkaie! 2018-02-23 08:33   Bertsolaritzea

Igorreko Kultura Etxean izango da, 11:00etan.

Aurreko Batzar Nagusi bateko argazkia (Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Urteroko hitzorduaren barri emon dau Bizkaiko Bertsozale Alkarteak: Zezeilaren 24an, zapatuan, Batzar Nagusirako deia egin deutse bazkide guztiei. Bertan izango dira alkarteko arduradunak azalpenak emoten, Asier Ibaibarriaga lehendakaria buru.

Igorreko Kultura Etxean ipini dabe hitzordua, goizeko 11:00etan. Hasteko, 2017. urtearen deskargua egingo dabe eta, ondoren, 2018rako atondutako proiektua aurkeztuko deutsie bertaratutako bazkideei. Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen nondik norakoen inguruko argibideak be emongo ditue, izan be, udabarrian hasiko da txapelketa horren lehenengo fasea, eta udagoienean jokatuko dira kanporaketa nagusiak eta finala. Luntxagaz biribilduko dabe zapatuko batzarra.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak Batzar Nagusira joateko eskatu deutse bazkide guztiei.

Beste alde batetik, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak be Batzar Nagusia noz izango dan aurreratu dau. Martiaren 10ean egingo dabe, Iruñean, behin herrialde guztietako batzarrak amaituta dagozanean. Ondoren, bazkideen bazkaria egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu