Higa!, Hizkuntza Gitxituetako Hiztun Gazteen Topaketea Gasteizen

Bizkaie! 2018-02-22 12:53   Kulturea

Berbaldiak, formakuntzea, emonaldiak eta dinamika parte-hartzaileak izango dira Higa!-n.

Euskal Herriko Unibersidadeak eta Gasteizko Udalak atondu dabe garagarrilaren 16tik 19ra egingo dan ekimena. Higa! izeneko hizkuntza gitxituetako hiztun gazteen topaketa honek bigarren edizinoa izango dau aurten eta Gazte Plana eta Euskerearen Zerbitzuaren alkarlanaren emoitzea da.

Egitasmo honen arduradunek dinoenez, hizkuntza asko dagoz munduan, baina danek ez daukie euren biziraupena bermatuta. Gobernuen politikez gan, funtsezkoa da herri ekimenetatik abiatutako lana. Modu horretan, gazteria izango da hizkuntza gitxituen bizibarritzea ahalbidetuko dauen gizarte-taldea.

Globalizazino sasoi honetan holako erronka bati erantzuteko, hizkuntza gitxituetako hainbat komunidadetako kideen arteko alkartasuna nahitaezkoa da eta alkarlana etorkizunean funtsezkoa izango dala azaldu dabe.

Honegaitik, hain zuzen be, atondu dabe garagarrilerako, Hizkuntza Ggitxituetako Hiztun Gazteen Topaketea Gasteizen. Ekimenak etorkizunean bidaideak izango diran 70 hizkuntza ekintzaile alkarregaz hartu-emonetan jarri nahi ditu.

Higa! EHUren Udako Ikastaroa da, eta antolatzaileek dinoenez, berme akademiko agirikoa dau gazteen prestakuntzarako eta ekitaldiaren arduradunek Higa!-ko Batzorde Akademikoagaz batera egindako lanari esker, egitarau berezia atondu dabe.

Halandabe, argi laga dabe ez dala ekimen akademiko soil bat izango, edo ez behintzat, bere osotasunean. Lau egun horreetan hainbat ekintza izango dira parte-hartzaile guztien interesak eta izakerak kontuan hartzeko, hau da, berbaldiak, formakuntzea, emonaldiak, dinamika parte-hartzaileak…

Bertan, euskerea eta ingelesa izango dira nagusi eta sortzen dan material guztia hizkuntza bi horreetara itzuliko dala iragarri dabe. Halandabe, katalana eta galizierearen moduko hizkuntzak be erabiliko ditue. Ganera, ekintzaile guztien arteko alkar ezagutzea bermatzeko neurriak hartuko dira.

Izena emoteko hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa