Voltaia taldearen hirugarren diskoa kalean

Bizkaie! 2018-02-22 12:31   Kulturea

Dozena bat abesti batu ditue Erortzen lanera.

Ibilbide labur baina emonkorra egin dau orain arte Voltaiak. Orain dala lau urte inguru hasi ziran hiru zumaiar proiektu honetan eta dagoeneko hiru disko plazaratu ditue. Azkena, Erortzen, egunotan argitaratutakoa, eta honezkero zuzeneko kontzertuetan aurkezten hasi dira. Rock doinuak dira lan barriko oinarria.

Voltaia hirukotea izan da sorreratik, baina aldaketak izan ditu bidean: Jon Duranek taldea itxi eban eta Erortzen diskoan Pablo Sanchez ibili da bateria joten. Ion Brakamonte eta Unai Eizagirre dira beste kide biak. Grabazinoetarako ondo baino hobeto ezagutzen daben leku batera jo dabe, Eñaut Gaztañagaren Gaztain estudiora hain zuzen be; soinu teknikari eta produktore ibili da Gaztañaga.

Kontuak kontu, 12 abesti dakarz Voltaiak disko barrian, 1970eko urteetara eroango gaituen dozena bat pieza. Izan be, hamarkada haretako rock eta stoner doinuak landu ditue Erortzen diskoan. Formatu digitalean zein CD fisikoan atera dabe eta berau erosteko modua dago euren zuzeneko kontzertuetan eta Zumaiako establezimendu batzuetan.

Erortzen aurkezteko lehenengo kontzertua hilaren 16an jo eban Voltaiak, Andoainen. Hurrengo hitzordua Bilboko Kafe Antzokian izango da, martiaren 1ean. Hile horretan, Zestoan (10), Trintxerpen (23) eta Leioan (24) be egongo dira. Apirilean Oiartzunen eta Lazkaon emonadi bana lotuta ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu