XIX. Break On Stage Derion izango da aurten

Bizkaie! 2018-02-22 09:29   Kulturea

Apirilaren 21ean izango da eta sarrerak dagoeneko salgai dagoz.

Azken bost urteotan Bilbao Arenan egin ondoren, kultura urbanoaren ikuskizunik onenak Derion izango dira apirilaren 21ean. Bertan, ehun artista inguru batuko dira eta nazinoarteko hogei ikuskizun inguru eskeiniko ditue.

Break On Stage jaialdiaren 19. edizino hau Derioko kiroldegian eta inguruko guneetan egingo dabe. Esther Apraiz Derioko alkateak adierazo dauenez, ohore bat da Estadu mailako kale kultureagaz lotutako topaketarik garrantzitsuenetako bat hemen, Derion, ospatzea. Udalak apustu sendoa egin dau askotariko kultura adierazpenak sustatzeko eta laguntzeko.

Azken bost urteotan Bilbon izandako arrakastearen ostean, antolatzaileek formatu barriakaz esperimentatzeko beharra ikusi dabe jaialdiaren garapenerako eta ikuskizunak berezkoa dauen freskotasun hori ez galtzeko.

Holan, formatu handiko ikuskizun nagusiari eutsiko deutsiela iragarri dabe eta kiroldegi inguruko bost instalazinoetan hainbat ekintza atonduko dira arrastiko lehen ordutik hasita: breakdance, scooter, bmx, urban dance, cyr wheel eta beste hainbat ekintza gehiago.

Ikuskizun nagusia saio bitan egingo dabe, kale kulturearen nazinoarteko artistakaz. Modu honetan eskaintzea zabaldu egiten da eta jantza, musika eta kirol urbanoagaz lotura daben ekintza gehiago atonduko dira.


Sarrerak erostea

Ikuskizun nagusiari Jagokonez, pase bi eskainiko dira: 18:00etan bata (publiko familiarrarentzat) eta 20:00etan bestea (publiko guztiarentzat). Jaialdiaz gozetako sarrerak salgai dagoz dagoeneko web orrialdean. Sarrerea aldez aurretik eskuratu ezkero, 10 euroan eroango dozue; lehiatilan, barriz, 12 euroan. Kutxabank txartelagaz pagau ezkero, % 20ko deskontua izango da.

2018/04/21 .

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu