MAZ Basauri-ko egitaraua, prest

Bizkaie! 2018-02-22 08:17   Musikea

Apirileko azken asteburuan eta maiatzeko lehenengoan egingo dabe musika jaialdia.

Willis Drummond Basaurin izango da | Ikusi handiago | Argazki originala

Beste urte batez, bertoko eta kanpoko taldeen zerrenda luzea dakar MAZ Basauri-k, musikazaleen zorionerako. Antolatzaileek, egitarau zabalaren barri emoteaz gan, jaialdia apirilaren 27an eta 28ko eta maiatzaren 4 eta 5eko asteburuetan egingo dala aurrerartu dabe.

Kontzertu nagusiak Social Antzokian izango dira. Apirilaren 27an, Sidonius eta Rufus T. Firefly egongo dira oholtzan eta 28an, ostera, Willis Drummond, Biznaga eta Los Cosméticos. Hurrengo asteburuan, barikuan, La Casa Azul eta Chico y Chica ekarriko ditue Basaurira eta, jaialdia zarratzeko, Novedades Carminha, Vulk eta Cecilia Payne egongo dira zapatuan.

Bariku bietako emonaldiak 21:30ean hasiko dira eta zapatuetakoak, 21:00etan. Aurreko urteetan legez, kontzertuetara sartzeko pagau egin beharko da, baina prezio herrikoiak ipiniko dituela ziurtatu dabe antolatzaileek. Lau egunetarako bonoa be badago aukeran, 30 euroan.

Social Antzokitik kanpo be egongo da MAZ Basauriren proposamenak ikusteko aukerea, dobako kaleko programazinoari esker. Apirilaren 28an izango da hori. Batetik, zuzeneko kontzertuetan Noga, Kiñubak eta TOC taldeek parte hartuko dabe. Bestetik, TxikiMAZ ekimenean ume eta gaztetxuentzako jarduerak egongo dira.

Rockein Lehiaketearen eta MAZ Basauriren arteko alkarlanari esker, talentu barriak ezagutu ahal izango dira. Rockeinen 2017ko edizinotik datoz egitarauko lau talde: Los Cosméticos (sari nagusiaren irabazleak), Noga (finalistak), Kiñubak (euskerazko talderik onena) eta TOC (publikoaren saria).

Musikea da MAZ Basauriren oinarria, baina zinemeagaz be badau loturea. ZineMAZ atalean, musikearen inguruko filmak proiektauko ditue, Social Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu