'Amphitryon' egonaldi artistikoen erakusketea edegi dabe Bilbon
2018-02-19 12:14 KultureaMiriam Isasi eta Jose Manuel Mesiasen lana Azkuna Zentroan dago ikusgai.
Maiatzaren 6ra arte, Bilboko Azkuna Zentroan Miriam Isasi (Gasteiz, 1981) eta José Manuel Mesías (Habana, 1990) artisten Lerro zuzena ez da laburrena erakusketea ikusteko aukerea egongo da. Bildumea Azkuna Zentroak sustatutako eta Etxepare Euskal Institutuak lagundutako Amphitryon programako egonaldi artistikoan egindako lanaren emoitzea da.
Miriam Isasik Kuban egin eban egonaldiaren zati bat, José M. Mesíasek barriz, Bilbon, Carlos Garaikoa estudioaren Artista x Artista programeagaz alkarlanean.
Azkuna Zentroaren egonaldi artistikoen Amphitryon programeak batera batu ditu zuzeneko eta erakusketako arteen ganeko ikerketea, sorkuntzea eta produkzinoa sustatzen dituen hainbat ekimen, artelanen produkzinoa bultzatu nahi dauelako, herritarrakana hurreratuz.
Programearen Praktika Artistikoen Egonaldia artisten arteko truke bat da eta Habanan Carlos Garaikoa Estudioko programeagaz alkarlanean egiten da. Urtero atontzen daben deialdi horren bidez, Euskal Herriko eta Kubako artistei aukerea emoten jake eurena ez dan herrialde baten lan egiteko, eta artearen ganeko alkarrizketea eta bizikidetzea eratzeko.
Egonaldiari amaierea emoteko, lanaren emoitzea ikusgai jarten dabe Azkuna Zentroan dobako sarrereagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!