Jose Luis Lanzagortak egin dau Donostiako Jazzaldiko kartela
2018-02-16 13:12 MusikeaGaragarrilaren 25etik 29ra izango da 53. edizinoa.
Gaur goizean aurkeztu dabe aurtengo Jazzaldiko kartela Donostian. Bertan Jose Luis Lanzagorta irudiaren egilea, Jon Insausti Udaleko Kultura zinegotzia eta Miguel Martín jaialdiko zuzendaria izan dira. Lanzagorta diseinatzaile grafikoa da ogibidez.
Aurtengo Jazz jaialdia garagarrilaren 25etik 29ra ospatuko dabe eta goizean ezagutzera emon dabenez, Christian Scott, Robert Glasper, Terrace Martin, Salvador Sobral eta Curtis Stigers musikariak izango dira Donostiako oholtzan joten.
Lehendik be iragarrita egon dira goi mailako beste sei artista: Chick Corea, Brad Mehldau, Caetano Veloso, Kenny Barron, Benny Green eta Maceo Parker dira horreek. Azkenak, ganera, Ray Charlesen Orkestrearen eta The Raelettes taldearen laguntzinoa izango dau taula ganean.
Donostiako Jazzaldiko 53. edizinorako sarrerak euren webgune ofizialean jarriko ditue salgai zezeilaren 22an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!