Vintage Trouble Mundaka Festival-en egongo da

Bizkaie! 2018-02-16 11:02   Musikea

Blues eta rock doinuak lantzen ditu.

Garagarrilaren 27tik 29ra bitarten egingo dabe aurten Mundaka Festival, musikea eta gastronomia buztartzen dituan jaialdia. Pixkanaka, antolatzaileak badoaz egitaraua atontzen eta, egunotan iragarri dabenez, Vintage Trouble bertan izango da, jaialdiko talde nagusietakoa.

Estadu Batuetatik dator Vintage Trouble, bluesa, rocka eta mundu zabaleko beste eragin asko batzen dituan taldea. Know Me Out disko arrakastatsua da euren azken lana, baina aurten beste bat plazaratuko dabela aurreratu dabe. Zuzenekoetan be bete-betean dabiz kaliforniarrak, publikoaren onespena irabazita. Esaterako, oraintsu Espainian egin daben bira laburreko kontzertu guztietako sarrerak agortu dira.

Vintage Troublegaz batera, nazinoartean ezagunak diran beste talde batzuk be egongo dira Mundakako oholtzan garagarrilean. Esate baterako, !!! (Chk, Chk, Chk) eta Rayden. Mundu zabalean ibilten diran taldeen artean sartu beharrekoa da, baita Belako mungiarra be. Ganera, honeek disko barria aurkeztuko dabe datorren asteko zapatuan Bilbon eta, beraz, abesti barriak joko ditue Mundakan. Mundaka Festivaleko beste euskal talde bat Revolta Permanent izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu