Jantzaz betetako asteburua atondu dau Aiko-k Areatzan

Bizkaie! 2018-02-16 09:25   Kulturea

Martiaren 3an eta 4an, ikastaroa eskainiko dau Arratiako herri horretan.

Sabin Bikandi, Aikoren jarduera baten (argazkia: Aiko Taldea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Jantza tradizionalaren askotariko alderdiak ezagutzeko aukera parebakoa emongo dau Aiko Taldeak martiko lehenengo asteburuan, Areatzan. Dantza mokauak izeneko ikastaro intensibo horretan, Luzaideko jantzak, balsak, jauziak, Axuri baltza eta abar landuko ditue. Ganera, Arratian dagozala aprobetxauta, eskualde haretan tradizino handia dauen jotearen nondik norakoak jorratzea da asmoa.

Aikoko musikari eta jantzariak izango dira ikastaroaren gidari: Katalin Zarate, Anartz Ormaza, Patxi Laborda eta Sabin Bikandi. Metodologia dibertigarri, argi eta erraza erabiliko dabela agindu dabe. Ez ahaztu, izena emoteko epea zabalik dago, 50 euroan.

Ganera, asteburua biribiltzeko, erromeria antolatu dabe zapatu gauean, bertaratu nahi daben guztiei zabalik. Bertan izango dira ikastaroko parte-hartzaileak eta Aikoko jantzari eta musikariak. Aikok azpimarratu dauenez, musikearen eta jantzearen arteko loturea estua da ezinbestean, biak koordinau eta alkar osotzen dira. Ondorioz, Aikoren jardueretan lehentasuna emoten deutsie zuzeneko musikeari.

Beste alde batetik, Aiko Taldeak iragarri dau, zezeilaren 18an, domekan, Torrijaldia 2018 egingo dabela Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Aratusteetako erromeria tradizionala da hori eta, horregaitik, parte-hartzaileak mozorrotuta joaten dira. Jantzak, txokolatea, torrijak eta tostadak ez dira faltako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu