Bilbao BBK Liveko egitarau osoa iragarri dabe

Bizkaie! 2018-02-16 08:18   Musikea

Florence and the Machine kartelburu izango da.

Florence + The Machine taldearen kontzertu bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Garagarrilaren 12tik 14ra egingo dan Bilbao BBK Live jaialdiko artista guztien barri emon dabe antolatzaileek. Orain arte baieztauta egon diran talde eta bakarlariei beste moltso bat gehitu deutsie, eta, horregaz, zarratutzat jo dabe kartela. Egitarau aparta eta garaikidea dala adierazo dau Bilboko Udalak.

Kartelean sartu diran azken taldeen artean, Florence and the machine da nabarmenena, headliner edo kartelburuetako bat izango da eta, aurretik iragarritako Gorillaz eta The XX-en pare. Florence Welch abeslari ingelesaren bandeak hasiera arrakastatsua izan ebala gogoratu dabe antolatzaileek, euren lehenengo diskoa Erresuma Batuko Top 40 zerrendan 65 astez egon zan.

Hurrengo disko bietan single argiak eta alderdi arty, zinematografiko, epiko eta barrokoagoak dituen abestiak dagoz. Welchen ahots gaitasuna be azpimarratzekoa da. Florence and the Machine-k laster plazaratuko dau laugarren diskoa.

Horrezaz gan, beste talde honeek be batu dira BBK Live jaialdiko egitaraura: Childish Gambino, Cigarettes After Sex, Friendly Fires, Hot Chip Megamix, Mount Kimbie, Gaz Coombes, Porches, Fat White Family, Sophie, Let's Eat Grandma, Meute, María Arnal i Marcel Bagés, Bad Gyal, Iseo & Dodosound, Neuman, Bejo, Gengahr, Nilüfer Yanya, Anteros, Morgan, Ed is Dead, Joe La Reina, Las Odio, Rural Zombies, Nunatak, The Zephyr Bones, Greenclass, Lukiek eta Pet Fennec.



Sarrerak salgai

Hiru eguneko bonoa: 135 € + gastuak (eskaintzea martiaren 6ra arte dago indarrean, 6a barne). Martiaren 7tik goizeko 10etatik aurrera bonoa 155 € + gastuak izango da.
Kanpina: 10 € + gastuak.
Eguneko sarrerae: 60 € + gastuak.
Zure bonoa 2 edo 3 epe erosotan be erosi zeinke.

Salmentea: www.bilbaobbklive.com

** Kutxabank deskontua, 25 eurokoa bonu bakotxeko, zezeilaren 20ko 12:00etatik aurrera erositako lehenengo 700 bonuei aplikagarria, gehienez bonu bat Kutxabankeko txartel bakotxeko. Kutxabank zerbitzu anitzeko kutxazainetan eta esteka honetan baino ez. Hogeita bost euroko deskontua erosketea egitean indarrean dagoan prezioari aplikauko jako.


Egitaraua

Talde bakotxak ze egunetan joko dauen be zehaztu dabe antolatzaileek:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu