Bilboko Musika Eskoleak bederatzi tailer jarriko ditu martxan

Bizkaie! 2018-02-14 09:34   Musikea

Matrikulazino epea ikastaro guztien plazak bete arte zabalik egongo da.

Txalaparta tailerra | Ikusi handiago | Argazki originala

Musikarien hezkuntzea, kulturea, aisialdi musikala, partaidetza eragilea eta hobekuntzea, bakarka zein taldeka sustatzeko asmoz, Bilbao Musikako Musika Eskoleak 2018rako bederatzi formakuntza tailer antolatu ditu. Ondokoak dira eskainiko dituen tailerrak: Koru zuzendaritzea, Musika-inprobisazinoaren teoria eta praktikea, Musikarientzako eszenarako teknikak, Hainbat talde instrumentalen zuzendaritzea, Musika-ekintzarako, Hari-instrumentuentzako inprobisazinoa, Perkusino historikoa, Txalapartea zein Lutheria.

Hainbat gai daben formakuntza ikastaro horreek, irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle eta konpositoreentzat izango dira, besteak beste. Zezeilaren 19ti maiatzaren 30era bitartean, Bilboko La Galeran egingo dira eta prezioa 10 eta 70 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera.

Matrikulea ikastaro guztien plazak bete arte zabalik egongo da eta izena emon nahi dabenek, Bilbao Musikan bertan edota www.bilbaomusika.eus webgunearen bitartez egin ahal izango dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu