Van Morrison kartelburu izango da aurten Azkena Rock-en

Bizkaie! 2018-02-08 12:25   Musikea

Bagilaren 22an eta 23an egingo dabe musika festibala Gasteizen.

Belfasteko lehoia Euskal Herrira bueltauko da, igaz, BBK Music Legends jaialdian izan ostean. Orain, Gasteizko Azkena Rock-en dau hitzordua, bagilaren 22an eta 23an.

Van Morrisonegaz batera, Mott The Hoople, Dead Cross, Nuevo Catecismo Catolico eta The Soul Jacket taldeak be izango dirala iragarri dabe Azkena Rock Festivaleko arduradunek.

Morrison rock musikearen aitzindari nagusienetako bat da eta bakarlari moduan hogeita hamar disko baino gehiago kaleratu ditu, 1950eko hamarkadan bere ibilbide musikalari ekin eutsonetik. Bere abesti arrakastatsuenen artean honeek nabarmendu leitekez: Gloria (1964), Brown Eyed Girl (1967), Moondance eta Domino (1970) eta Have I Told You Lately (1989).

Urte honeetan guztietan hainbat estilo jorratu ditu, rock, soul, blues, folk, jazz…  Danetara, sei Grammy irabazi ditu.

Azkena Rock Jaialdirako sarrerak eskuragarri dagoz jada, egun bietako bonoak 95 euroan, martiaren 6ra arte. Gero 110 euroan jarriko ditue salgai. Jaialdiaren webgunean erosi leitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu