Lauroba taldeak agur esango dau
2018-02-06 09:24 MusikeaMartiaren 3an joko dabe azken kontzertua.
2004an hasitako bidea 2018ko martiaren 3an amaituko dau Laurobak, etxean bertan, Donostian. Kontzertu hunkigarri eta berezia emongo dabe Doka antzokian (20:00etan), zaleei agur esateko. Beti ei dago agur esateko momentu bat, eta guri heldu jaku dagoeneko, azaldu dabe taldekideek, gatx egiten jaku gure musikea era duin baten zabaltzen jarraitzea.
Taldea desegiteko erabagia penaz hartu dabela aitatu dabe Laurobakoek, batez be, zaleak izan ditue gogoan, eurak ezagutu izana ederra izan dala dinoe eta, horregaitik, agur esateko kontzertua antolatu dabe Donostian. Ganera, azken abesti bat aterako dabe hurrengo egunetan.
Lauroba 2004an sortu eben Iker eta Aritz Lauroba anaia donostiarrek, eta 2005ean emon eben lehenengo kontzertua. Sortzaile biak oraindino taldean dagoz eta beste hiru kide be baditue gaur egun: Iñaki Ortego, Ane Bastida eta Andoni Garcia.
Rock eta power pop estiloak lantzen ditue gehienbat; hasierako maketeaz (2005) eta maxi-diskoagaz (2007) gan, beste bost disko plazaratu ditue, azkena, IV, autoprodukzinoa izan zan. Ganera, Iker Laurobak bakarka be hainbat disko eta kolaborazino ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!