Bertsomovieda 2018 abian da

Bizkaie! 2018-01-31 09:36   Bertsolaritzea

Apirilaren 9tik 20ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea.

Igazko Bertsomovieda-ko irabazleak | Ikusi handiago | Argazki originala

Edonork parte hartu leike Bertsomovieda lehiaketan, baldintza bakarrak honeek dira: zazpi segunduko bideoak sortzea gitxienez, edozein formatu erabilita (bideoklipa, grabautako bertso sortea, bertsoen eta irudien arteko montajea...). Taldeka zein bakarka parte hartu ahal izango da eta bakotxak nahi beste bideo aurkeztu ahal izango ditu, beti be bideoetan bertsoren bat entzuten bada, izan be, bertsolaritzea eta ikus-entzunezkoak batzea dau helburu ekimenak. Bertsook norberak sortutakoak edo besteren batenak izan leitekez.

Sari ugari banatuko ditue Bertsomoviedakoek: gazteenentzat bi, eta helduentzat beste bi. Horrezaz gan, publikoaren sari potolo bat, eta bertso onenak dituan bertsomoviedarentzat be sari berezi bat; guztira, 2.500 euro saritan.

Gozetako lehiaketea dala dinoe antolatzaileek eta horregaitik, bideoak webgunean ikusgai egongo dira epea ixten danetik, eta gogokoenari botoa emoteko aukerea be izango da. Apirilaren 9tik 20ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea, eta apirilaren 23tik apirilaren 27ko eguerdiko 12:00ak arte bozkatzeko aukerea.

Sariak banatzeko ekitaldia maiatzaren 4an izango da, Beasainen, izan be, herri horretako Arrano Kultur Alkartea da Bertsomoviedaren bultzatzaile nagusia.  Udala eta inguruko enpresak dira babesleak.

Urteen joanean, finkatzen joan dan lehiaketea da Bertsomovieda eta aurten zazpigarren edizinoa izango da.

Lehiaketearen oinarriak, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu