Joanes Illarregik irabazi dau Mikel Laboa Sariketea

Bizkaie! 2018-01-31 09:15   Bertsolaritzea

Donostiako lehiaketa horretan etorkizun handiko bertsolari gazteak batu dira.

Finaleko parte-hartzaileak (argazkia: Bertsoa.eus/Doka) | Ikusi handiago | Argazki originala

Antigua auzoko Doka Kafe Antzokian jokatu zan Mikel Laboa Sariketearen 7. edizinoko finala, domekan. Bertsoa atariak jasotako datuen arabera, 65 lagun inguru egon ziran publikoan eta, oholtzan, sei bertsolari gazte, Eneko Sierra gai-jartzailearen aginduetara. Pixkanaka bertsozaleen agendetan lekua egiten doa sariketa hau.

Finalista guztiek kantau eta gero, puntuazinoaren araberako bi onenak buruz-burukora pasau ziran: Joanes Illarregi leitzarra eta Beñat Mujika donostiarra. Abilena Illarregi izan zan eta berak jantzi eban txapela.

Epaileek 414,5 puntu emon eutsiezAn irabazleari eta Mujika bigarrenak 379,5 jaso zituan. Hirugarren, barriz, Peru Aiartza izan zan (218,5). Laugarrenari, Ane Belokiri, 205,5 puntu emon eutsiezan eta Andoni Mujika bosgarrenari, 198,5. Seigarren Elixabet Etxandi izan zan (197).

Joanes Illarregi, beraz, Mikel Laboa Sariketako palmaresean sartu da. Zerrenda horretan dagoz Unai Gaztelumendi (2012ko irabazlea), Asier Azpiroz (2013), Maialen Akizu (2014), Nerea Ibarzabal (2015), Unai Mendizabal (2016) eta Nahia Sasco (2017).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu