Bertso Erronda 2018 txapelketan 25 gazte lehiatuko dira

Bizkaie! 2018-01-29 11:08   Bertsolaritzea

Bilboko Erronda kaleko tabernetan izango dira kanporaketak, eta finala, Zazpi Katu gaztetxean.

Erronda kaleari bizitasuna emoteko eta bertako tabernetako giro berezia nabarmentzeko eratu eben Bertso Erronda, bertsolari gazteen txapelketea. Aurtengo edizinoan, 25 lagunek parte hartuko dabe. Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernek kanporaketa bana hartuko dabe eta saio bakotxean sei bertsolarik kantauko dabe (La Villakoan zazpik). Onenak Zazpi Katu gaztetxeko finalean egongo dira, martiaren 15ean.

Lehenengo kanporaketea zezeilaren 6an, martitzenean, jokatuko da, Errondabiden, 20:00etan; Markel Baroja, Uxue Elgorriaga, Jon Gurrutxaga, Maialen Akizu, Urko Arregi eta Nahia Ibarzabal ibiliko dira kantuan. Bigarren saioa Adaxkan izango da, hil horren 20an, Paule Loizaga, Igor Galarza, Iker Apraiz, Mikel Aiartzaguena, Garazi Navarro eta Iraitz Mateo protagonista dirala.

La Villa tabernan, zezeilaren 27an, ondoko zazpikotea lehiatuko da: Unai Mendiburu, Ander Anakabe, Aitor Irastorza, Lurdes Ondaro, Aissa Intxausti, Maider Barañano eta Jon Ander Oregi. Martiaren 6ko azken kanporaketan, Biran, honeek egongo dira: Enare Muniategi, Ander Urcelay, Lierni Rekondo, Maddalen Ruesgas, Asier Urkiza eta Kerman Diaz.

2018ko Bertso Errondako final handia Zazpi Katu gaztetxean jokatuko da, martiaren 15ean, eguenean. Kanporaketetako bertsolaririk onenak egongo dira oholtzan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu