Gorbeialdera joan da Nekazaritzako Barrikuntza Saria
2018-01-24 10:50 KultureaTurtolio izeneko proiektuaren parte dira Kerixara gaztandegia eta Kerizara landa-turismoa.
Lehen sektoreari eskainitako Innagrotables I. Foroan, Madrilen, aurkeztu dabe Turtolio proiektua. Bertan parte hartzen dabe Gorbeialdeko Kerixara gaztandegiak eta Kerizara landa-etxeak, baita Neiker-Tecnaliak eta Noemi Salazar Gomez nekazal-konsultoreak be.
Idiazabal jatorri deituradun gaztaia egiteko eta erregai biologikoa lortzeko, koltzea erabilten dabe proiektu horretan. Beste metodo batzuen aldean alternatiba jasangarria dala eretxita, azokako arduradunek Nekazaritzako Barrikuntza Saria emon deutsie.
Turtolio proiektua, ostera, Eusko Jaurlaritzearen lehen sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko egitasmoaren barruan dago, animaliak elikatzeko zein energia barriztagarriak sortzeko atalean. Gorbeialdean leku aproposa topau dau proiektuak, Otxandioko Kerizara landa-etxeak eta Aramaioko Kerixara gaztandegiak probau dabe eta, biak be Gorbeiako Parke Naturalaren mugen barruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!