Txinparta Gazte Sariketea atondu dabe Oñatin
2018-01-23 11:08 BertsolaritzeaHamasei bertsolari gaztek parte hartuko dabe.
Bertsolari gazteei saioak egiteko aukerea eskaintzeko eta ezagutzera emoteko helburuagaz jaio zan Txinparta Sariketea Oñatin.
Aurreko urte bietan, gazteen herriarteko desafio formatuan egin dira saioak. Bikoteka, baina emonaldi bakarrean. Aurten, sariketa ikutua emon nahi izan deutsie kanporaketa bi eta finalekoa atonduz. Bikoteka jokatuko da baina jatorriari jagokonean, bikote mistoak izango dira eta herri desbardinetako lagunak batuko dira, holan euren arteko hartu-emonak sendotzeko. Bestalde, aurten sariketea izango danez, irabazleek txapel bana jasoko dabe.
Zortzi bikotek parte hartuko dabe Txinparta Gazte Sariketan, hamasei bertsolarik danetara; horreetako sei oñatiarrak dira: Aitor Tatiegi, Gontzal Belategi, Urko Arregi, Aritz Irigoien, Bittor Zubiagirre eta Xabi Agirre. Bertsolari guztiek hogei urte baino gitxiago ditue.
Txinparta Gazte Sariketeari jagokozan kanporaketa biak zapatu arrastiz jokatuko dira: urtarrilaren 27an, Arrano tabernan eta zezeilaren 3an, Pako tabernan. Finala, barriz, hamabost egunen buruan, zezeilaren 16an, barikuan. Finaleko saioa Antixena gaztetxean jokatuko da, 19:00etan hasita. Finalerako sei bertsolari, hau da, hiru bikote sailkatuko dira; kanporaketa bakotxeko irabazlea eta puntu gehien lortu dauen hurrengo bikotea.
Herriko bertsolari gazteek auzoetako jaietan ez eze, beste plaza eta giro baten be kantau eta trebatu nahi izaten dabe eta eskari horri erantzuteko atondu dabe txapelketea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!