Itziar Barrio artistearen obrak Bilbon ikusgai
2018-01-22 10:22 KultureaBy all means erakusketea zezeilaren 15etik maiatzaren 6ra egongo da Azkuna Zentroan.
Itziar Barriok azken hamarkadan zehar garatutako lanak batzen ditu By all means erakusketeak. Bilboko Azkuna Zentroan egongo da ikusgai zezeilaren 15etik maiatzaren 6ra arte.
Gizakiek trukerako hainbat modu eta era guztietako bideak erabilten ditue alkarregaz hartu-emonetan jarteko, besteak beste, hizkuntzea, dirua, emozinoak, politikea, sinboloak, familia, komunidadea, geografia, teknologia eta sexua.
Barriok mundutik ibilteko eta besteakaz hartu-emonetan jarteko dagozan forma horreek eta beste batzuk ikertzen ditu, eta, aldi berean, danek batera daben faktorea hartzen dau ardatz: Poterea. Artisteak bestalde, interesa agertzen dau negoziazino sozialaren izakeretan, eta hori adierazoteko zuzeneko performanceak, pelikulak, bideoak, argazkiak, eskulturak eta instalazino luzeetan aplikautako teknikak erabilten ditu.
Askotan, aurrez dagozan scrip-ak darabiz bere helburuetarako, eta, holan, narratiba dramatiko eta estetiko konplexuak ehuntzen ditu, konpartidutako jakintzearen mugak ikertu, eta aukera inkontzienteak aldatzeko. Barriok oso iturri eta objektu zehatzak eta espezializaduak aitatzen ditu, esaterako Stanley Milgram-ek obedientziaz egin zituan esperimentuak. Baina, modu berean, luzatuak diran objektuak be nabarmentzen ditu, ia unibersalak emoten dabenak, adibidez, IKEAk diseinautako aulki tolesgarriak. Personaia generikoak hartzen ditu, heroia, bilaua, marinela eta zorro-lapurra esate baterako; eta hazur-haragizko personaia bilakatzen ditu, bihotzez, arimaz eta ezusteko desiraz horniduta. Oso ezaguna da Barrio, zuzenean grabautako performance-produkzino konplexuakaitik, zuzenekoaren bat-batekotasunak talka egiten dauelako atonduta dagoanagaz; danok garela aktoreak, nor bere egoeran, iradokitzen dau artisteak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!