Euskal sortzaile bi SGAEren Sorkuntza Laborategian

Bizkaie! 2018-01-19 13:34   Kulturea

Aizpea Goenaga eta Lara Izagirre aukeratu ditue egitasmoan parte hartzeko.

Orain dala bost urte SGAEk martxan jarritako ekimena da Sorkuntza Laborategia. Bertan, fundazinoko bazkideek parte hartu leikie. Egitasmo honek sei hilebeterako idazketa edo sorkuntza lanerako aukerea eskaintzen dau hainbat disziplinatan: antzerkian, zineman eta telebistan. Esparru bakotxean entzute handiko profesionalak ibiliko dira parte-hartzaileen jarduna gidatzen, berbarako, Javier Olivares gidoigilea, Manuel Gutiérrez Aragón zinemagilea eta Itziar Pascual antzerkigilea.

Laborategi bakotxak lehen mailako profesionalez osotutako epai-mahaia izan dau parte-hartzaileak aukeratzeko. Holan, aurten hemeretzi artista aukeratu ditue eta horreen artean dagoz Aizpea Goenaga donostiarra eta Lara Izagirre zornotzarra. Honeek biak antzerki eta zinema sorkuntza laborategietan izango dira, hurranez hurran.

Antolatzaileek adierazo dabenez, ekimenaren helburua sortzaile garaikideen arteko alkarlana eta ideen hartu-emonak sustatzea eta jorratzea izango da.

Autore bakotxak 5.500 euroko diru-laguntzinoa jasoko dau jagokon lan hori gauzatu ahal izateko. Aitatutako laborategi guztiak SGAE Fundazinoak Madrilen dauen egoitzan egingo dira.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu