Portugaleteko XXXII. Komiki Lehiaketea martxan dago

Bizkaie! 2018-01-19 09:42   Kulturea

Zezeilaren 23ra arte entregau leitekez lanak, euskeraz edo gaztelaniaz.

2017ko edizinoa irabazi eban 'Lore denda' komikiko marrazki bat, Mattinek egina | Ikusi handiago | Argazki originala

Beste urte batez, Portugaleteko Udalak komikigintzeari bultzadea emoteko lehiaketea antolatu dau, Portugalete Uri Urena izena daroana hain zuzen. Sariketa horren XXXII. ekitaldirako deia egin dau, modalidade bitan: Komikia eta komiki-bandea. Nahi daben guztiek parte hartu leikie, bakarka zein taldeka.

Gaia librea da, baina antolatzaileek ohartarazo dabenez, pertsonaia nagusiak jatorrizkoak izan beharko dira, hau da, egileak berak sortuak. Ohikoa dan legez, lehendik argitaratu edo saritutako lanik ez dabe onartuko. Teknika aldetik be askatasuna emon deutsie parte-hartzaileei. Testuak euskerazkoak edo gaztelaniazkoak izango dira. Udalaren Kultura Sailera bialdu behar dira komikiak eta komiki-bandak.

Zezeilaren 23ra arteko epea dago lanak entregetako. Epaimahaiak komikirik onenak aukeratuko ditu, erakusketa baterako. Ganera, sariak nori emon be erabagiko dau. Komikiaren atalean, 1.500 euro eta plakea emongo deutsiez irabazleari. Bigarren sarituak 1.100 euro jasoko ditu, hirugarrenak 800 eta laugarrenak, 450.

Ganera, hiru akzesit banatuko ditue: Euskerazko egilerik onenari (300 euro), Portugaleteko onenari (300) eta 16 urtetik beherako onenari (200). Bestetik, komiki-bandearen atalean, 300 euroko lehen sari bat eta 18 urtetik beherako egile onenarentzako 100 euroko akzesita emongo ditue.

2017ko ekitaldian Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariak irabazi eban sari nagusia, Lore denda izeneko lanagaitik.

Oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu