Kukai Dantzak 'Projection Basque' egitasmoan parte hartuko dau

Bizkaie! 2018-01-18 08:17   Kulturea

Bordele erresidentzia artistiko bihurtuko da bost egunez.

Kukai Jantza taldea | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtarrilaren 22tik 26ra bitartean, Projection Basque erresidentzia egingo dabe Bordeleko Le Rocher de Palmer aretoan. Bertan, Las Hermanas Caronni argentinako musikariak, Benjamin Colin perkusionista eta poeta sonoroak eta Kukai Dantza taldeak hartuko dabe parte.

Erresidentzia honetan argazkilaritzeak, jantzeak, margolaritzeak eta Argentinako musikeak egingo dabe bat, izan be, parte hartzaileak Patxi Laskarairen argazkietan eta Stéphane Carricondoren (Collective 9th Concept) margolanetan oinarrituko dira.

Azken egunean, hilaren 26an, 19:30ean erresidentzia amaierako kontzertua eskainiko dabe Bordeleko aretoan, Edmond Bilal Band jazz laukoteagaz batera. Sartzea dobakoa izango da, eta lekuak aldez aurretik gorde beharko dira. Eskaria egiteko hemen.

Egitasmoa Aquitaine.eus proiektuaren barruan dago. Hau 2016an jarri zan abian, eta Akitaniako eta Euskal Herriko kultura sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko harremanak eta alkarlana sustatzea dau helburu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu