Emakume sortzaileen lana agirian ipiniko dabe barikuan
2018-01-17 11:17 KultureaBilborock aretoan egingo da Emakume-On topaketea.
Ikus-entzunezkoetan zein sorkuntzearen beste alor batzuetan emakumeek egiten daben lana erakusteko eta sortzaile gazteek alkar ezagutu daien, Emakume-On izeneko topaketea antolatu dabe Bilboko Udalak eta Floston kultura alkarteak. Hitzordua barikuan, hilaren 19an, izango da, Bilboko Mesedeetako zubiaren alboko Bilborock aretoan. Goiz eta arratsalde, mahai-inguruak, proiekzinoak eta berbaldiak egongo dira.
Ekimenaren goizeko saioa 11:00etatik 14:00etara izango da eta arratsaldekoa, 16:00etatik 22:30etara. Sartzea dobakoa eta leku guztiak bete artekoa izango da. Saioa ez da zinemeagaz eta telebisteagaz lotutako formatuetara mugatuko, alor horreek programearen zati handia hartuko daben arren. Esparru artistikoak, aukera barriak eta interneterako ikus-entzunezkoen formatuak be jorratuko ditue, webserieak edo bideoblogak tartean.
Honeek gaiak eztabaidatuko ditue: Bardintasunezko komunikazinoa (Teresa San Segundoren eskutik), bardintasunerako gizarte-erantzunkizuna (Ana Gutiérrez, Susana Zaballa eta Vanesa Fernández), sortzaile gazte eta ausartak (Silvia Pumar, Sara Mauleón eta Ana Gómez), Nomofobikak gara proiektua (Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde), artea eta ikus-entzunezkoak (Paula Bañuelos, Iratxe Hernández eta Bego Vicario) eta youtuberrak (Koala Rabioso eta Naty Penadas), besteak beste.
Bertha Gaztelumendik zuzendutako Volar dokumentala proiektauko dabe eta ardunaldia biribiltzeko, Koala Rabiosok eta Naty Penadasek networking eta music DJ saioa eskainiko dabe.
Emakume-On ekimena Ideiak Martxan egitasmoaren barruan sortu da. Bilboko Udalak gazteentzako sustatutako programea da hori, gazteakaz alkarguneak sortzeko helburua dauena, gazteak be Udalaren programazinoaren parte izan daitezan. Ideiak Martxan-en bidez egitasmo barri bat martxan ipinteko, parte-hartzaileek 35 urte izan behar ditue gehienez eta taldeko kide bat gitxienez Bilbon erroldauta egon behar da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!