Giza Eskubideei Begira erakusketea edegi dau EHUk
2018-01-16 11:05 KultureaKartelez osoturiko bildumea hilaren 26ra arte egongo da ikusgai Bizkaia Aretoan
Giza Eskubideen Adierazpen Unibersalak 70 urte egin ditu, Parisen, Nazino Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatu ebanetik eta Euskal Herriko Unibersidadeak urteurren horregaz bat egiteko helburuagaz, Giza Eskubideei Begira erakusketea atondu dau Bilbon dagoan Bizkaia Aretoan. EHUk urtean zehar burutuko diran hainbat ekimen planteatu ditu eta horreen artean dago, hain zuzen, be erakusketa hau.
Leire Fernández Iñurritegui eta Eduardo Herrera irakasle eta erakusketako komisarioek EIDE Euskal Herriko Diseinatzaileen Alkarteagaz alkarlanean atondu dabe ekimena. Hogeita hamar diseinatzaile profesional batu ditue giza eskubideen ganeko begiraden proiektu kolektibo baten. Giza Eskubideen Adierazpen Unibersalean finkatutako hogeita hamar giza eskubideetako bakotxa, kartelen bidez interpretatu eta adierazo dituen hogeita hamar begirada.
Oroitzapenezko lehen ekimen honen bitartez, EHUk konpromiso eta erantzukizun soziala bere gain hartu nahi izan dau sormeneko ekintza bat diseinu grafikotik zehaztuz. Disziplina hau dalako hain zuzen be, Arte Eder Fakultadearen barruan gaur egun emoten dan ezagutzearen adarretako bat. Erakusketa hau hemengo diseinatzaileei zuzendutako deontologiarako dei bat da, hareei giza garapenaren alde daben betekizun sozial aktibista saihestezina adierazoteko, azaldu dabe erakusketearen komisarioek.
Bilbon egon ostean, erakusketea Arabako eta Gipuzkoako campusetan be ikusi ahal izango da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!