Bilboko aratusteetako sei kartel finalistak aurkeztu ditue
2018-01-12 13:33 KultureaHerritarrek urtarrilaren 15etik 20ra emon ahal izango dabe gustukoenaren aldeko botoa.
2018ko Aratusteak iragarriko dituan kartela aukeratzeko lehiaketan, epaimahaiak sei kartel finalisten barri emon dau Bilboko Udalak. Beraz, sariketea azken fasean sartu da. Honeek dira sei finalisten izenburuak: Salta, salta, salta; Carnavalísimo; Bilbao se disfraza; Cuidado por dónde pisas; Bilbaocarnaval; eta Una sardina muy atlética.
Epaimahaiak aukeratu ditu finalistak. Irabazlea zein izango dan jakiteko, ostera, herritarren eretxia aintzat hartuko da, izan be, urtarrilaren 15etik 20ra bitartean, nahi daben guztiek botoa emon ahal izango dabe, bide honeetako bat erabilita:
- Euskal Museoan, modu presentzialean. Ganera, han egongo dira sei kartelak ikusgai. Ordutegia: Astelehenetik barikura, 10:00-19:00. Urtarrilaren 20an (zapatua), barriz, 10:00-13:30 eta 16:00-19:00.
- Bilboko Udalaren webgunearen eta hedabide laguntzaileen bidez botoa emonda. Honeek dira komunikabideak: ETB, TeleBilbao, ElCorreo, Deia, Gara, El Nervión, Onda Vasca, Radio Bilbao, Radio Nervión, Radio Popular, Bizkaia Irratia eta Onda Cero.
Herritarren eretxiak % 75eko indarra izango dau kartel irabazlea aukeratzeko orduan. Beste % 25 epaimahaiaren eretxiak hartuko dau. Epaimahaian honeek dagoz: Itziar Urtasun, Asier Abaunza, Izaskun Guarrotxena, Maylin Vergara, Eva Martinez eta Bilboko Konparsen ordezkari bat.
Kartel irabazleak 2018an Bilboko Aratusteak iragarriko ditu, zezeilaren 8tik 13ra. Ganera, 2.000 euroko saria emongo deutsie. Aurtengo edizinoan, 47 proposamen aurkeztu ditue, Bilbo eta inguruetakoak ez eze, urrunagotik be bialdu ditue kartelak, Andaluziatik, Kataluniatik eta Asturiasetik, esaterako.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!