Lekeitioko 29. Kale Antzerki Jaialdirako proposamenak aurkezteko epea, zabalik
2017-12-13 08:40 KultureaUrtarrilaren 31ra arteko epea daukie konpainiek.
Kaleka, Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia hurrengo edizinora begira jarri da. 2018ko garagarrilaren 19tik 22ra bitartean egingo dabe 29. aldia eta, egitaraua atontzen hasi baino lehen, artisten eta konpainien proposamenak jasoko ditue. Parte hartzeko interesa izan ezkero, urtarrilaren 31ra arteko epea dago antolatzaileei euren proposamenaren barri emoteko. Igazko moduan, aurten be deialdi bi egin ditue:
Sail Ofiziala: Espazio publikoa edo izakera bereziko espazioak gaurkotasunean oinarritutako sormen-lanak aurkezteko erabilten dituen artista, kolektibo, alkarte profesional eta edozein autoretza klaserentzat edegita dago. Lekeitioko jaialdiaren ardatza izan da sail hau hasieratik. Oinarriak, hemen.
Kaleka Scratch: Igaz estreinau eben atal hau. Garapen egoeran dagozan proiektuak esperimentau eta probau nahi dituen artista, kolektibo, alkarte profesional eta edozein autoretzarentzat edegita dago. Kaleka Scratch kaleko ikuskizunak publikoari hurreratzeko modu barria da: Antolatzaileen arabera, ikusleak prozesu sortzaileko elementu pasibo izatetik aktibo izatera pasetea da asmoa. Horregaitik, garapenean dagozan proiektuak erakusteko modua emoten dabe Lekeitioko espazio publikoetan, jenteagaz izandako hartu-emon horri esker ikuskizuna elikatu ahal izateko.
Lanak aurkezteko espazioa ez eze, Kaleka Scratch atalerako aukeratutako lanei laguntzino teknikoa, kamerinoak, hedapena eta abar eskainiko deutsiez antolatzaileek. Igaz sei lan egon ziran atal horretan. Oinarriak hemen.
Behin proposamen guztiak jasota, zezeilean aztertuko ditue antolatzaileek, eta hil horretan bertan emongo dabe aukeratuen barri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!