52Durango-ren inaugurazinoa egin dabe Landakon
2017-12-06 12:54 KultureaAurtengo leloari, Sormenaren lurraldea-ri egin deutsie erreferentzia.
Hasierearen hazia izenpean egin dabe Landakoko Areto Nagusian sarrera ekitaldia. Ugaitz Alegria aktorea izan da saioa gidatzeko ardurea izan dauena. Bertan alkartu dira, besteak beste, Gerediaga alkarteko bazkideak, herri-mobimenduko lagunak eta erakundeetako ordezkariak.
Eguerdiko 12:00etan, Areto Nagusian. berbea hartu dabe Durangoko Azokako babesle publiko nagusietako ordezkariak: Bingen Zupiria (Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua), Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura Diputadua) eta Aitziber Irigoras (Durangoko alkatea). Nerea Mujikak ondo etorria egin deutse ordezkari eta bisitari guztiei: Sormenaren lurraldean sartu zarie eta bizia emon deutsazue, eskerrik asko danoi. Ospatu daigun kulturea eta euskeraz gozau daigun!.
Durangoko alkate Aitziber Irigorasek autortu dauenez, prest gagoz biziko dogunaz gozetako eta bost egunez, Durangora etorri nahi dauen guztientzako aterpe eta babesleku izango dala nabarmendu dau.
Lorea Bilbao Bizkaiko Euskera eta Kulturako Foru Diputaduak bere aldetik, Durangoko Azokeak orain dala 52 urte ateak edegi zituanetik, kulturearen transmisinoan zeregin garrantzitsua jokatu dauela azpimarratu nahi izan dau.
Nerea Mujika Gerediagako Lehendakariak inaugurau dau aurtengo azokea eta eskerrak emon nahi izan deutsoz bertan izango diran guztiei. Sormenaren lurraldean sartu zarie eta bizia emon deutsazue. Gaurtik hasita, sormenaren lurraldeko herritar gara. Berben bueltan ibiliko gara eta musikearen inguruan topauko dogu alkar. Arte eszenikoakaz aberastuko gara, kultura digitalean sartu eta zinemeagaz amestuko dogu. Horregaz batera, gure lurraldea ez dala ohiko lurralde bat adierazo dau, stand-ak bihurtu doguz etxe eta liburuak elikagai. Hemen, diskoek kentzen deuskue egarria. Eta ikusi dozuenez, ez gara ez gose ezta egarri izango. Hotzik be ez dogu pasauko, milaka kulturlan eta kulturzaleren epeltasuna izango dogu neguko egun ilunak argitu eta hotzak berotzeko.
Mujikak bost elementu nahikoa izango dirala gure lurraldea eregiteko aitatu dau: sortzaileak, hartzaileak, azpiegiturak, sare kultural sendoa eta kultura politikea. Nahikoak, eta ezinbestekoak, aldi berean. Danon artean posible egiten segidu daigun.
Berbaldia amaitzeko, Mujikak euskal kulturan inbertidutea merezidu dauela azpimarratu dau: Dirutan bueltan datorren inbersinoa da, eta zenbakietan neurtzea gatxa dan aberastasuna emoten deusku. Horregaitik aldarrikatu nahiko neuke euskal kulturan inbertitduteak merezidu dauela. Euskal kulturea ondarea da, etorkizuna da. Eta gaurtik hasita aldia be bada, euskal kulturea biziteko aldia. Ondo etorri, beraz, eta gozau guztiok sormenaren lurraldeaz!.
Horrezaz gan, lehenengo eguna ekitaldiz josita egon da, gune guztietan. Irudienean, adibidez, Jose Antonio Sistiaga aurtengo kartelaren egileak bere film labur bi aurkeztu ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!