Gogoetarako liburua ondu dau Tere Irastortzak
2017-12-05 09:32 KultureaZaldibiakoak idatzitako Txoriak dira bederatzi lana Pamiela argitaletxeak argitaratu dau.
Euskal emakume idazle baten liburua idatzi dauala dino Tere Irastortzak. Genero aldetik, fikzinotik gitxi dauka Txoriak dira bederatzi lanak, narratibatik zeozer eta gogoetatik asko dauela aurreratu dau Jose Angel Irigarai editoreak: sailka ezina dirudien liburu berezi bat da, baina, funtsean hor dagoan taupadea beti poetikoa dala gaineratu dau. Irastortzak egiten dauan saio edo testigantzan kokatuta dago liburua, eta ez poesia bilduma baten. Hortaz, gogoeteari, pentseteari eta sentidutearii eskaintzen deutso tartea.
Iradokizunez betetako bidea jorratu dau idazleak. Haustura baten fruitu da liburua, hiru, lau edo bost urtez poesiak eroana izan nintzan, literalki: idazten neban guztia poesia zan, holan ateraten jatan, erritmo bat hartuta neban... Horregaz apurtuzea derrigorra zan, eta jada idatzita eukan poesiatik oharrak eta gogoetak ontzen hasi zan Irastortza.
Lan honek egileak formatu baten idatzita eukana berreskuratu eta beste modu baten idazteko aukerea emon eutson, betiko poema-liburuetatik urrunduz.
Txoriak dira bederatzi liburuak azken zazpi urteetako koadernoetako oharrak jasoten ditu, nahiz eta tartean, poemak be badiran.
Tere Irastortza 1961ean jaio zan Zaldibian. Beasaingo Andramendi Ikastolako zuzendaria, Bergarako Idazle Eskolako sortzailea, irakaslea eta zuzendaria eta poetea be bada. Argia aldizkarian kolaborazino lanak egiten ditu. Hainbat ipuin eta alkarrizketa bat argitaratu ditu, Adanen emazteak. Jakin eta Hegatsen literaturearen ganeko saiakerak argitaratu ditu eta bere testuak hainbat antologiatan argitaratu izan ditue. Honeek dira ondutako liburuetako batzuk: Gabeziak (1980), Hostoak. Gaia eta Gau aldaketak (1983), Derrotaren Fabulak (Pamiela, 1986), Gabeziaren Khantoreak Antologia (Pamiela, 1995), XX. mendeko poesia kaierak (Susa, 2002), Glosak. Esana zetorrenaz (Pamiela, 2003) eta Mundua betetzen zenuten (Pamiela, 2015).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!